“Garai bateko erromeria egiten zenean bezala dago gaur Irukurutzeta” A. Unamuno

plaentxia_com 2013ko mai. 6a, 12:55

Aspaldiko urteetako jendetzarik handiena batu zen atzo Irukurutzetan. Garai batean bezala, inguruko herrietako ehundaka hurreratu ziren; azkoitiarrak, elgoibartarrak, osintxuarrak, plazentziatarrak... Irudia: Irukurutzeta atzo.

Nagusienek erromeria egiten zeneko kontuak gogoratu zituzten. Alberto Unamunok hala zioen: “akordatzen nok zela ekartzen juen ardaua sahagixetan, burdixetan hartuta. Idixak hortxe baztarrian egoten zittuazen lotuta”.

Jendeak gustora hartu zituen Osintxuko Txurrunbilo elkartekoek banatu zuten salda eta txorixoa, eta eguraldia lagun, goiz ederra pasatu zuten atzo Irukurutzetan izan zirenek.

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.