Antonio Pedrero izan zen txirrindularirik bizkorrena Soraluze Sariaren XVI.edizioan

plaentxia_com 2013ko mai. 6a, 12:28

Lizarte taldeko txirrindulariak azken unean gainditu zituen atzetik zituen beste hiru txirrindulariak. Naturgas taldeko Imanol Estevez izan zen bigarrena eta hirugarrena Marc Soler izan zen, hau ere Lizarte taldekoa. Irudia: Pedrero helmugara sartzen. /  F. Oregi.

Soraluze saria 2013 from PlaentxiaTB on Vimeo.

Taldekako sailkapena ere Lizarte taldearentzako izan zen. Xabier Gallastegiri eman zioten soraluzetar onenaren garaikurra eta Marc Solerrek eraman zuen mendikoa. Lehendakari sariko mailota ere Lizarteko txirrindulariarentzako izan zen.

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.