Nori dago zuzenduta ekimena:
- Euren jarduera transmititzeko interesa duten enpresa txiki eta ertainei
- Enpresa-jarduera bati ekin nahi dioten ekintzaileei
Era berean, Debegesako Berrikuntza eta Enpresa sailak aholkularitza eta informazioa eskainiko die ekimenean parte hartzen dutenei, enpresen jarraipena ziurtatu asmoz eta lanpostuak mantentzeko helburuarekin.
Zertan lagunduko die Debegesak euren negozioa errentan utzi edo saldu nahi dutenei:
· Salmenta koadernoa egiteko aholkularitza eskainiko die
· Ekintzaile berri bat bilatzen lagunduko die
· Behar diren tramite legalak egiten lagunduko die
Ekintzaileei ere laguntza eskainiko die Debegesak: bideragarritasun-txostena, finantzazioaren bilaketa, tramite legalak…
Helburua enpresen transmisioa modu ordenatu eta planifikatuan egitea izango da, proiektuaren jarraipena eta garapena ziurtatze aldera.
Informazio gehiago edota ekimenean parte hartu nahi dutenak Debegesarekin harremanetan jar daitezke ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz.