Deialdiak:
LAB
"Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria" lelopean Eibarren egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du LAB sindikatuak. 12:00etan Eibarko Untzaga Plazatik abiatuko dira eta jarraian herri bazkaria antolatu dute (tiketak Eibarko LABko egoitzan daude salgai).
ELA
Adolfo Muñozen hitzaldi batekin hasiko du ELAk, bere aldetik, "eskubide sozialen aldeko" aldarrikapena. Bilboko Kale Nagusian gora abiatuko dira manifestariak, goizeko 11:30ean.
ESK, CGT-LKN eta EILAS
ESK, CGT-LKN eta EILAS sindikatuek aldiz, batera ospatuko dute maiatzaren lehena. "Lanaren banaketa eta langileen elkartasuna aldarrikatzeko" Bilboko Kale Nagusian elkartuko dira, goizeko 11:30ean.
CCOO eta UGT
Euskadiko CCOO eta UGTk ere batera ospatuko dute langilearen eguna. Donostian egingo dute manifestazioa, 12:00etan, Alderdi Ederretik abiatuta. Eibartik autobusa antolatu dute, 10:30ean Ego Gain kaletik (Eibarko autobus geltokitik).