Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera baliatzeko deia egin dute udalak eta Pil-pileanek

plaentxia_com 2013ko api. 26a, 15:15

Udaleko euskara zerbitzuak eta Pil-pilean Euskara Elkarteak errenta aitorpena euskaraz betetzeko deialdia zabaldu du. Urtez urte gora omen doa kopurua, iaz 340 lagun izan ziren eta aurten 500 lagunera heldu nahi dute. Oharra: Modalitate guztietan euskaraz egiteko aukera dago.

 

Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke, baina edozein modutan egiten dela ere, oso erraza da euskaraz egitea:

  • - Autolikidazio proposamena: Proposamena eta gutuna ele biz jasotzen badituzu, onartzeko garaian euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko aitorpena euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

  • - Mekanizatua: Haziendako bulegora aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.

    - Internet bidezkoa: Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, euskarazkoa aukeratu.

Soraluzeko Udaleko Euskara Saila

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.