Barixaku goizaldean Ertzaintzak Lander Arbelaitz kazetariarekin izandako
jarrera bortitza salatu du ARGIAk. Goizaldean Ertzaintza
Boulevardera iristean eta Arbelaitz lanean ari zela, ertzain batek
eskukada batez smartphonea bota zion lurrera eta bera ere gogor astindu zuen, nahiz eta bere kazetari akreditazioa oso agerian zuen: ARGIAko
akreditazioa zeukan esku batean eta bestean telefonoa. Pil-pileaneko Hedabideetako kazetariok ere gure elkartasuna adierazi nahi diogu Landerri eta Argiari.