Preferenteak hiru puntuak eskuratu ditu Ordiziaren aurkako norgehiagokan

plaentxia_com 2013ko api. 22a, 19:34
Erregional Preferenteak 1-3 garaitu du Ordizia eta sailkapeneko laugarren da orain. Jubenilek 6-2 indartsu batez garaitu dute Arizmendi eta Infantil Nesken taldeak ere mendean hartu du Zumaiako (2-1). Irudian: Infantil Nesken taldea bigarren postuan dago

 

ERREGIONAL PREFERENTEAK Ordiziaren zelaian jokatu du asteburuan eta hiru puntuak eskuratu ditu (1-3). Garaipen honi esker 45 puntu dituzte, eta Ordiziaren atzetik (44 puntu), laugarren kokatu dira zerrendan; Antzuolak lider jarraitzen du 52 puntu batuta. Igoera Fasean hiru partidu dituzte aurretik: Anaitasunaren zelaian lehena, Amaikak Bat-en zelaian bigarrena eta Getariakoren kontra azkena.

 

ERREGIONALEK deskantsua izan dute asteburuan. Momentuz, 18 punturekin hirugarrenak dira Kopako txapelketan eta bi partidu dituzte aurretik: Eibartarrak A taldearen aurka bata eta Ikasberriren kontra bestea. Hain zuzen, bi taldeok daude Soraren aurretik sailkapenean 24 eta 19 punturekin, hurrenez hurren.

 

JUBENILA 6-2 indartsu batez gailendu zitzaion Arizmendiri eta garaipen honi esker bosgarren kokatu da sailkapenean, 14 puntu batuta. Datozen bi asteburuetan Kopako azken norgehiagokak jokatuko ditu Jubenil taldeak; Eibartarrak A taldearen aurka lehena eta Eibartarrak B taldearen aurka bigarrena. Momentuz Zestoa dago zerrendako buruan, Eibartarrak A taldearen aurretik, 19 puntu batuta.

 

MUTILEN KADETE TALDEAK Zestoan jokatu du eta 3-1 garaitua izan da. Bere alde esatea, Zestoa taldeko liderra dela, puntu askoko aldearekin (Sorak Ikasberrik beste ditu, 13 eta Zestoak 37). Aurrera B taldearen kontra lehiatuko da datorren asteburuan eta Kopako azken norgehiagoka Ikasberriren zelaian jokatuko dute bi jardunaldi barru.

 

KADETEEN NESKEN TALDEAK 6-0 mingarri batez galdu du Allerruren aurkako norgehiagoka eta zoritxarrez, azkena da oraindik sailkapenean puntu bakarrarekin. Oraindik baina aukera dute  puntuak batu eta sailkapenean aurrera egiteko. Maiatza bukaera bitartetan, lau neurketa jokatu beharko dituzte: apirilaren 28an Vasconiaren kontra (4. sailkapenean), maiatzaren 5an Santo Tomas Luberriren zelaian (2. sailkapenean), maiatzaren 19an Bergararen aurka (6. sailkapenean) eta maiatzaren 26an azkena, Aloña Mendiren zelaian.

 

INFANTIL NESKEN TALDEAK hiru puntuak eskuratu zituen asteburuan, Zumaiakori 2-1 garaitu eta gero. Amaikak bat-en atzetik bigarrenak dira sailkapenean 14 puntu batuta. Zestoaren zelaian neurtuko dituzte indarrak datorren asteburuan. Maiatzean Zumaiako hartuko dute Ezozin eta azken norgehiagoka Amaikak Bat talde debarraren zelaian jokatuko dute. Hain zuzen, Debakoak daude sailkapenaren buruan, 19 punturekin.