Zuhaitz Eguneko ibilaldia antolatu du udalak zapaturako

plaentxia_com 2013ko api. 18a, 16:04

San Andresko elkartean batuko dira goizeko 10etan. Hitzaldi eta bideo emanaldiaren ostean, ibilaldia egingo dute Alvaro Aragon EHUko irakaslearekin, zuhaitz motzak” ezagutzeko. Irudia: Askabeittiko pago motzak.

Zuhaitz motzak” ustiaketa jasangarriaren eredu

Altura jakin batera mozten diren landareak; zuhaitzak zabaldu eta adar gehiago sortzea ahalbidetzen duen teknikarekin.


Baso hauetatik ateratako egur-ikatza erregai moduan erabili izan zen; burdin-oletan, eta ontzigintzan, esaterako. Altura jakin batean moztuta daude, eta bateragarri egiten ditu egur ustiaketa eta abeltzaintza.


Bertako espezietan oinarritutako baso kudeaketaren eredu biziak dira, baso kultura jakin bateko eredu eta adibide. Ingurugiroaren aldetik oso sistema aberatsa sortzen dute, bioaniztasunaren gordailu garrantzitsuenetakoa direlarik.


Eguneko plana

Hitzaldia eta bideoa Alvaro Aragon EHUko irakaslearekin.

Ondoren txango bat egingo da zuhaitz motzak dauden basoak ezagutzera.

Amaitzeko hamaiketakoa.


Izen-ematea

Derrigorrezkoa ez bada ere, komeni da aurrez izena ematea. Horretarako deitu 699774960 telefonora edota idatzi rokeakizu@bildusoraluze.com helbidera, Roke Akizu ingurumen zinegotziari jakinarazteko.