Kotxe karabanak eta propaganda banaketak iragarri ditu LABk

plaentxia_com 2013ko api. 17a, 20:51

Gipuzkoako metalgintza hitzarmena “hilzorian” dagoela eta berau indartzeko mobilizazioak iragarri ditu LAB sindikatuak. Debabarrenan, kotxe karabanak egingo dituzte eta herriz herri propaganda banatzen ere arituko dira. Soraluzen maiatzaren 3an, 19:00etan batuko dira Plaza Barrixan. Ikusi mobilizazio egutegia!

LABk iragarritako mobilizazioak

Apirilak 19, barixakua: goizeko 10:00etan Eibarko LABko egoitzan, pankartak egiteko hitzordua.

Apirilak 24, eguaztena: goizeko 8:30ean kotxe karabana, Eibartik Itziarrera. Txonta kalean geldialdia.

Apirilak 30, barixakua: propaganda banaketa Eibarren, 16:00etan Eibarko LABko egoitzan hitzordua, norbera bere lantegiko buzoarekin.

Maiatzak 3, barixakua: 19:00etan Soraluzeko Plaza Barrixan, propaganda banaketa. Norbera bere lantegiko buzoarekin.

Maiatzak 7, martitzena: 8:30ean Itziarren (Correa Anaiak ondoan), propaganda banaketa. Norbera bere lantegiko buzoarekin.

Maiatzak 10, barixakua:  19:00etan Elgoibarren LABeko egoitzan, propaganda banaketa. Norbera bere lantokiko buzoarekin.

 

LABk bidalitako oharra:

Gaur, Apirilak 9, Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bilera burutu da. CCOO eta UGT sindikatuek proposamen berri bana ekarri dute mahaira. Aipatu bi sindikatuon proposamenak, joan zen urteko abenduan LABk egin zuen proposamenarekin antzekotasunak ditu. ADEGIk, bi proposamen hauei ezezko borobila eman ez ezik, beste proposamen bat ipini du mahai gainean, aurrekoan egin zuena baino atzerakoiagoa. Hau da ADEGIren proposamena:

-          2 urterako soldata izozketa.

-          Orduen erabiltzea: konbenioko 9 artikuluan jasotakoa eta Lan Erreformak ezartzen duen urteko lan ihardunaldiaren % 10a. Hau da, konbenioan jasotako malgutasuna eta Langileen Estatutuan jasotakoa, biak.

-          Konbenioaren 49 artikuluaren ezabatzea, Langileen Estatutuak ezarritako derrigorrezko arbitraia ezartzeko.

-          Konbenioaren 50. artikuluaren ezabaketa, langileen kaleratzeak merkeagotzeko helburuarekin.

-          Konbenioaren idarraldia 2 urtetakoa urte beteko ultraaktibitatearekin.

-           

LAB sindikatuak, patronalak duen jarrera itxia ikusirik, gainontzeko sindikatuei mobilizazio egutegi bateratu bat egiteko deialdia egin die. Aste honetan bertan, metaleko mahaian dauden gainontzeko sindikatuekin biltzen hasiko gara, mobilizazio egutegi bateratu bat erdiesteko helburuarekin. Patronala inoiz baino harrokeri gehiagoz dabil eta ez dio uko egin nahi Raxoik oparitu dion lan erreforma konbenioan txertatzeari. Gainontzeko sindikatuak, une zail honek galdatzen duen arduraz jokatzea espero dugu. Gipuzkoako Paper eta Kartoigintzan, Bizkaiko gasolindegietan eta Gipuzkoako gasolindegietan, mobilizazio bateratuen bitartez posible izan da lan erreformaren ondorioak mugatzea. Gipuzkoako metalgintzan zergatik ez?