Atzo
inauguratu zuten Mesedeetako Amaren egoitzako egoiliarrek 2009az geroztik
ekoiztutako eskulanen erakusketa. Mimo askokin gauzaturiko margolan ugarik
osatzen dute erakusketa, baita fruta-ontzi, erretilu edota bitxiontziak ere. Apirilaren
27ra arte egongo da lanak ikusteko aukera, kiroldegiko erakustaretoan,
19:00etatik 20:30era astegunetan; 12:00etatik 13:30era zapatuetan. Ikusi argazkiak!