Gazte Oporraldiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien
artean antolatzen den gazteentzako udako oporraldirako programa bat da; hiru
lurraldeetako 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta jarduera
ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute, Euskal Herrian bertan nahiz
Euskal Herritik kanpo.
Bertan parte
hartzen duten gazteei toki berriak ezagutzeko, dibertsiorako eta
bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia
pertsonala finkatzeko helburuarekin.
Guztira 9 bidaia ezberdin eskaintzen dituzte, uztailaren 1a eta
abuztuaren 10a bitartean:
14-15 urte:
Morillo Tou (Uztailaren 1etik 10era)
La Pierre Saint Martin (Uztailaren 7tik 16ra)
Menorca (Uztailaren 1etik 10era)
Zarautz Surf (Uztailaren 30etik abuztuaren 5era)
Zuhatza (Abuztuaren 1etik 10era)
14-17 urte:
Baños de Montemayor (Uztailaren 1etik 10era)
El Guijo de Avila (Uztailaren 1etik 10era)
Hondarribia-Antzerkia (Uztailaren 16tik 25era)
Navarredonda de Gredos (Uztailaren 11tik 20ra)
Zarautz Surf (Uztailaren 23tik 29ra)
16-17 urte:
Gazte Rock (Uztailaren 1etik 12ra)
Menorca (Uztailaren 10etik 16ra)
PREZIOAK:
Orokorra: 7 egun 159 euro / 10-12 egun 222 euro
Familia ugaria: 7 egun 111 euro / 10-12 egun 154 euro
Famili ugari berezia: 7 egun 79 euro / 10-12 egun 111 euro
Izen-ematea udaletxean bertan
Izen ematea internet bidez egin ahal izango da eta aurten baita udaletxeko harrera-bulegoan
ere, apirilaren12tik 21era. Oporraldiei buruzko informazio-liburuskak
eta izena emateko inprimakiak ere bulego horretan bertan jaso daitezke.
Informazio gehiago ondorengo helbidean: http://gipuzkoagazteria.net/oporraldiak/infor_c.htm