ERREGIONAL PREFERENTEAK Idiazabal hartu du
Ezozin eta hiru puntuak eskuratu ditu, 4-1 bukatu zen norgehiagoka. Ohorezko
Maila gero eta gertuago dute Preferenteko mutilek baina oraindik bosgarrenak
dira zerrendan, 42 puntu batuta. Aurretik daude Antzuola (51 puntu), Getariako
(48 puntu), Ordizia (46 puntu) eta Mutriku (44 puntu). Lau partidu dituzte
aurretik, hurrengo lehia ordiziarren aurka izango dute.
ERREGIONALAK 2-1 irabazi du Zumaiakoren
aurka Ezozin. Garaipen honi esker bigarrenak dira zerrendan, 18 puntu batuta.
Eibartarrak lider jarraitzen du, 21ekin. Kopako txapelketan bi partidu dituzte
aurretik, Eibartarrak-en aurka bata eta Ikasberriren kontra bestea. Hurrengo
asteburuan Unben, taldeko liderraren kontra neurtuko dituzte indarrak.
JUBENILAK 1-2 galdu zuen etxean
Ikasberriren kontra eta tamalez, postu
bat beherago kokatu da sailkapenean, 11 punturekin seigarrenak dira orain. Aloña
Mendi dago lidertzan, 18 puntu batuta. Kopako txapelketan hiru partidu dituzte
aurretik: Arizmendiren aurka bata, Eibartarrak “B” zelaian bestea eta Eibatarrak “A” taldearen aurka
azkena.
MUTILEN KADETE TALDEAK ezin izan du
Ikasberri taldea medean hartu eta 1-3 galdu du etxean jokatutako norgehiagoka.
Sailkapenean Zestoa eta Mutrikuren atzetik hirugarrenak dira, 13 puntu batuta. Datorren
asteburuan liderraren zelaian jokatuko dute.
NESKEN KADETE TALDEAK deskantsua izan du
asteburuan. Aste Santuko oporren aurretik markagailua estreinatu zuen, momentuz
baina azkenak dira sailkapenean puntu bakarrarekin. Ligan bost partidu dituzte
aurretik: Allerruren zelaian lehena, Vasconiaren kontra bigarrena, Santo Tomas
Luberriren aurka bestea, bergararren kontra laugarrena eta Aloña Mendiren
zelaian azkena.
INFANTIL NESKEN TALDEAK kanpoan jokatu
du Mutrikuren aurka eta garaipenarekin itzuli dira etxera, 1-2. Sora, Amaikak
Bat-en atzetik bigarrena da sailkapenean 11 puntu batuta. Kopako txapelketan
lau partidu dituzte aurretik, datorren asteburuan Zumaiako hartuko dute Ezozin.
Emaitza
gazi-gozoak Deba Arroko Txapelketan
Jubenilek azken
momenturaino borrokatu bazuten ere, ezin izan zieten txapelketako buruei mendean hartu eta 21-22 bukatu zen barixakuan bergararren kontra Aranen jokatutako Deba
Arroko Txapelketako norgehiagoka. Gaur 19:00etan Elgoibarko bikotearekin
neurtuko dira aurrez aurre. Momentuz,
aipatu txapelketan Santamaria eta Kortabarria bigarren daude kokatuta
bergararren atzetik.
Andreuk eta Aldapek
22-10 irabazi zuten Unamunzaga eta Bengoetxea eibartarren kontra eta Nagusien
mailan, Deba Arroko txapelketan lehenak dira sailkapenean. Finalerdietarako
pasea gertu badute ere, oraindik bi partida dituzte aurretik. Bihar 19:00etan,
Muguruza eta Rezusta bikote bergararren kontra neurtuko dituzte indarrak
Bergarako kiroldegian.