"Gogoan zaituztegulako jarraituko dugu oroimena aldarrikatzen eta informazioa jasotzen" Soraluze1936

plaentxia_com 2013ko api. 15a, 11:19

Errepublikako bandera eta ikurriña ondoan hartuta, gerra garaian "gertatutakoa oroitu eta zabaltzen jarraitzeko konpromisoa" adierazi adierazi zuten bertan batu zirenek. Herritarrekin batera, alderdi politikoetako ordezkariak izan ziren ekitaldian -Bildu, EAJ eta PSE-EE-. Irudia: Ekitaldiaren unea.

 Ekitaldian bi olerki irakurri zituzten, Bide Ertzean taldearen "Haien bihotzen taupadak gara" eta "Ez dut atzera egingo" kantuak - Non dira. 2006. -.  Musikariak berriz, II. Errepublikako ereserkia eta Txoriak Txori doinuak eskeini zituen. "Gogoan zaituztegulako jarraituko dugu memoria aldarrikatzen eta gertatu zenaren berri aztertzen" esanez amaitu zen ekitaldia. 
 {mosimage}

haien bihotzen taupadak gara

Non ote da itxaropena eta
Etsipenaren arteko muga
Zeure lubakiko burkideak
Ondoan erortzean?

Non ote da garaipenaren xarma
Bide ertzean utzitako gorpuak
Eguzkilore itsuen antzera
Ihartzen direnean?

Non ote da?
Gerra baten zauriak ez dira zahartzen

70 urteren ostean
Hil gabeko hilotzen loreak
Etengabe sortzen dira

Orain ere

Haien bihotzen taupadak gara
Taupada biziak
Zeru berrian ozen entzuten den
Memoria gara

 

{mosimage}

ez dut atzera egingo

Iragana tirokatzen hasten badira
Ez dut atzera egingo
Desagertuen bandera harrotuko dut
Ez dut atzera egingo

Fusilak gertu dituzte
Memoria zulatzeko prest

Galtzaileen aginduetara jarriko naiz
Ez dut atzera egingo

Kantu bete hegazkin gidatuko dut
Ez dut atzera egingo

Bertso zaharrekin kantu berri bat
Egingo dut zuretzat

“Agur maiteño
Gudara noian
Askatasuna zaintzera
Ez egin negar
Zergatik laster
Etorriko naun etxera”