Deba Arroko Pelota Txapelketaren partida erdiak jokatuta, Soraluzeko taldeak sailkapeneko goikaldean daude. Jubenilak bigarren daude kokatuta bergararren atzetik. Horregatik da garrantzitsua gaurko norgehiagoka, taldeko lehenengoen kontra lehiatuko baitira Arane kiroldegian, gabeko 22:00etatik aurrera. Deba Arroko Txapelketako finala lau partidara dute Jubenilek.
Andreu eta Aldape Deba Arroko ligaxkako lehen lau norgehiagoketan garaile suertatu dira eta Nagusien mailan, lehenak dira sailkapenean. Finalerdietarako pasea gertu badute ere, oraindik hiru partida dituzte aurretik. Gaur, Unamunzaga eta Bengoetxea eibartarren kontra neurtuko dituzte indarrak.
Gaur, 22:00etan Arane kiroldegian
Santamaria – Kortabarria
Aristi – Diez (Bergara)
Andreu – Aldape
Unamunzaga - Bengoetxea (Eibar)