Asteburuan Gazte Danbada -Ernai gazte antolakundearen jaiotza jaialdia- ospatu dute Urduñan. Antolatzaileek adierazi dutenez; 7.000 mila lagun inguru pasatu dira bertatik, eta balorazioa “bikaina” izan da. Gotzon Elizburu soraluzetarrak -antolakundeko bozeramaileak- lehenengo egunean egin zuen sarrera-hitzaldiaren bideoa duzue azpian. Irudia: Gotzon sarrerako hitzaldian.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.