Lan merkaturako sarbidea errazteko formazio-programa espezializatua antolatu du udalak

plaentxia_com 2013ko api. 2a, 11:31

Dependentziadun pertsonak artatzen trebatzeko 300 ordu inguruko formazio-programa da. Apirilaren 15ean hasiko da eta saioak Herriko Antzokian eskainiko dira. Izena emateko Elgoibarko Lanbidera jo behar da. Oharra: informazio gehiago barruan.

6 Modulo:

1 Moduloa. Harreta soziosanitarioa erakundeetan.

2 Moduloa. Laguntza psikosoziala, eta harreta komunikazio eta harremanetan.

3 Moduloa. Orientazio soziolaborala eta lan bilatzeko teknikak.

4 Moduloa. Lan arrikuen prebentzioa.

5 Moduloa. Ingurugiroarekiko sentsibilizazioa.

6 Moduloa. Euskararen erabilerarekiko motibazio eta sentsibilizazioa.


Parte hartzaile kopurua: Gutxienez 13 eta gehienez 16


Eskola orduak:

  • 200 ordu teoriko praktiko ikasgelan. 4 ordu eguneko.

  • 100 ordu praktiko inguruko egoitza eta eguneko zentruetan.


Egunak:

Ikasgelan

13/04/15 - 13/06/24

Egoitzetan

13/06/25 – 13/07/16


Ikasgelako ordutegia:

Astelehenetik barixakura 9:00etatik 13:00etara.


Izena emateko baldintzak:

  • - Lanbide izena emana duten Soraluzeko langabetuak. Erresidentzia baimenik bariko 4 pertsona onartuko dira gehienez.

  • - 25-45 urte bitartekoek izango dute lehentasuna.

  • - Diru-sarrerak bermatzeko errenta edo diru-sarrerak bermatzeko laguntza jasotzen duten pertsonek lehentasuna izango dute.

  • - Gaztelera maila altua ahoz eta idatziz (ezinbesteko baldintza).

  • - Sektorearekiko motibazioa.

  • - Ezintasun psikiko eta fisikorik ez izatea.

  • - Eskola Graduatua izatea beharrezkoa da. LH1 titulua dutenek lehentasuna izango dute.

  • - Egunean sei ordu arteko disponibilitatea.