{mosimage}Salaketa
eta errebindikazio une hunkigarriak eman zioten hasiera Soraluzeko I. Jai
Kontrartistikoari. Argiak itzali bezain pronto, Sabin Mendizabal izan zuten
gogoan gaztetxeko kideek; berari espresuki eskainitako berba eta argazki
proiekzioarekin hasi zen jaia. Sabinek berak ekoiztutako laburmetraia ere eskaini
zen jendaurrean, txalo zaparrada batek lagunduta. Jarraian, kolorez eta festaz
bete zen gaztetxea eta barra gainean dantza eginez, aurkezleek eman zioten hasiera jaiari. Pantxikaren
showa aurkeztu zuten aurrena eta ondoren Tutti Frutti komandoa,
Fakirrin handia, Iluntasun honetan, Pili eta Mili, Eibarko Gaztetxea, 81 Krew,
Tapia eta Leturia ipotxak eta portzelanazko
panpinaren dantza izan ziren, besteak beste, gaztetxeko taulagainean eskaini ziren
emanaldiak. DJ Okerrekok gainera, festa girotu eta berotu zuen goizeko ordu
txikiak arte.
Soraluzeko gazteriaren oharra:
"Arrakasta handiko izan zen Soraluzeko Gazteriak antolaturiko 1 Jai Kontraartiastikoa. Izar guztiak alineatu ziren ostiral gauean, herriko nahiz Eibarko artisten emanaldiez gozatzeko. Beldurrak gaindituz eta inspirazioa garatuz, gau aparta pasa genuen ikusle nahiz parte hartzaileok, 2 ordu eta erdian era guztietako momentu ikusgarriak eskaini bai zizkiguten, Gaztetxeko eszenatoki gainean. Sarreran Jai Kontraartistikoa promozionatzeko, dutxa azpiko saio famatuko protagonista nagusiak izan genituen, gerturatutako adin guztietako jarraitzaile sutsuenei harrera eta sinadurak eskaintzen.
Argiak itzali bezain pronto, Soraluzeko Gazteriaren izenean, bertan egon ezin den eta bertako kide den Sabin Mendizabalen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko hitz batzuk eskaini genituen. Jarraian Sabinen lagun batzuk eginiko argazki proiekzio bat eta Sabinek berak eginiko labur metraila bat bota zen, txalo zaparrada batez amaituz momentu hunkigarria eta hasiera emanez jaiari.
Aurkezleek ekin zioten ikuskizunari barra gainean dantzatuz eta jarraian Pantxikaren showaz gozatu genuen, gerora etorri ziren: Tutti Frutti komandoa, Fakirrin handia, Iluntasun honetan, Pili eta Mili, Eibarko Gaztetxea, 81 Krew, Tapia eta Leturia ipotxak eta portzelanazko panpinaren dantza. Guzti honen ostean DJ Okerrekorekin eman genion amaiera, giro paregabean gau ikusgarri honi. Hurrengo urtean gehiago eta hobeto".