“Auzolan ekimena” aurkeztuko dute gaur gaztetxean

plaentxia_com 2013ko mar. 27a, 12:52

Auzolan ekimeneko partaideek, Auzolan proiektua zertan dantzan eta zein helburu dituen aurkeztuko dute gaur, 19:00etan gaztetxean. Funtsean, egungo sistemak dituen ahuleziak aztertu eta herri antolaketa eta batzartzeko sisteman oinarritutako antolaketaz arituko dira. Ikusi elkarrizketa!

{mosimage}Jasone Mitxeltorena, Auzolan Ekimeneko partaidea eta “Auzolanaren kultura” liburuaren egilea Auzolan Ekimenaren oinarri eta helburuez arituko da gaur, 19:00etan gaztetxean. Funtsean, oraingo sistemak sortzen dituen gabeziei aurre egiteko taldean antolatzea proposatzen dute, lan-tresna bezala auzolana edota batzarra erabilita. Hemen, 2011ko azaroan, Gaztañerre aitzakia hartuta Jasonek Pil-pileani eskainitako elkarrizketa:

Zer da Auzolan proiektua?

Auzolan Ekimena lankidetza topagunia da, egungo erronkeri erantzuteko egiturak eta baliabidiak Euskal Herriko sustrai historikuetan bilatzen dittuana: auzolana, batzarra, herri ondasunak, berdintasuna eta elkartasun balixuak. Oingo sistemiak sortzen dittuan gabezixeri aurre egitteko taldian antolatzia proposatzen dogu.

Zeintzuk osatzen dozue?

Talde dinamizatzailian sei lagun inguru gare baina urrian Usurbilen Auzolan Ekimeneko lelengo topaketia egin genduan eta 200 lagun batu ginan.

Epe laburrera zein helburu daukazue?

Bestelako jendarte eredua garatzeko bidian, herrittarren parte hartzia eta erabakitzeko ahalmena sustatu nahi dittugu, herrittarrok gure bizimodua eta gure ingurua berreraikitzeko.

Praktikan?

Egunez egun gizartiak gabezia gehixago dittu eta gabezia horreri autoeraketa eta batzartze sisteman hartutako erabakixekin erantzun nahi dotsegu, herrittik eta herrittarron artian eratutako sisteman. Elikaduran azken hiru urtietan ekoizle-kontsumitzaile sistema zuzenak asko ugarittu dira. Guk sistema hau beste hainbat alorretan jorratzeko biharra ikusten dogu, osasungintzan, hezkuntzan, energian eta kulturan, esate baterako.

Proposatutakua bultzatzeko zein baliabide dittuzue?

Momentuz “Auzolanaren Kultura” liburuan aurkezpenak egitten dihardugu. Aurkezpenakin batera gure proiektuak bultzatzen dittuan eraketa eta ekitteko modu barrixak proposatzen dittugu, herrixetan eztabaidak bultzatze aldera. Webgunia be badaukagu www.auzolan.info.

Auzolanak Soraluzen nun dauka lekua?

Herrittarrek esan biharko dabe hori. Tradizinoz gune askotan emoten da auzolana, kultur arluan batez be, jaixak batzar bidez antolatzen dira, esate baterako. Udaletxe azpixari kontzejupia deitzen dotsazue, antzina bertan kontzejuak egitten ziran seinale. Guk hordagua bota eta herrittarren esku dago tokixan tokiko eraketia antolatzia.

 

Informazio gehiago: http://www.auzolan.info/eu/ekimena