2012koa ekitaldia 355.572,69 eurotako saldo positiboarekin bukatu duela jakinarazi du udalak. Horietatik 58.125,33 euro “konprometitutako gastuak” dira, 2013an ordaintzekoak. Beste 74.031,36 euro Aldundiaren funtsera itzultzeko erabiliko dira, eta 58.204 euroko poltsa gordeko da kupoaren desadostasunak eragindako balizko ordainketa bati aurre egiteko. Horrela, 165.212 eurotako soberakina izango du udalak. Diru hori hainbat egitasmori aurre egiteko erabiliko da: Plan Orokorra jarri, eta Kalebarren-Santa Ana-Gila Zubiko baldosen egoera, Kiroldegiko gimnasioa, Futbol Zelaiko harmailetako aterpea eta parkeetako jolastokiak konpontzeko.
Udal gobernuak adierazi duenez, azken bi urteotan egindako “gestio ekonomiko egokiaren ondorio dira datuok”: 2.871.481,89 eurotako zorra %29,6an murriztu eta aurrezteko ahalmena handituta “udala proiektu berriei ekiteko moduan izatea lortu da”.