Gaur 19:00etan pasatuko da Korrika herritik

plaentxia_com 2013ko mar. 19a, 11:05

Eibartik helduko da eta Elgoibar aldera joango da gero. Arratsaldeko 18:00etan ekitaldi berezia egingo da Plaza Zaharrean, musika, poesia eta euskara ikasleen testigantzekin. Txikienendako berriz, 16:00etan Korrika Txikia aterako da Estaziñotik eta ostean jolasak izango dira gazte eta umeendako. Irudia: Korrika Araban.

Domekan Baionara joateko autobusa ere antolatu du Korrika Batzordeak. Irteera 8:45ean Estaziñotik eta buelta 19:00etan Baionatik. Prezioa 10 eurokoa da eta izena Pil-pileanen edo Iratxo goxodendan eman daiteke.

Korrika 18k Eman euskara elkarri dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.