Zabalik da euskal udalekuetarako izen-emate epea

plaentxia_com 2013ko mar. 18a, 21:46

9 urtetik 17 urte bitarteko haur eta gazteek eman dezakete izena Nafarroan (Abaigar eta Goñin) eta Araban (Bernedon) egiten diren euskal udalekuetan. Guztira hamaika txanda antolatu dituzte eta izen-ematea zabalik da martxoaren 4az geroztik. Matrikula www.euskaludalekuak.org helbidean egin behar da edo 943 751407 telefonora deituta. 

 

 

 

{mosimage}Uda giroa gero eta gertuago dagoela aprobetxatuta, “Uda bat, hamaika irri, euskara giltzarri” lelopean zabaldu dute euskal udalekuetan izena emateko epea. “Euskaratik eta euskaraz” burutzen diren udaleku hauek "jolasteko, ikasteko eta batez ere ondo pasatzeko" helburuarekin sortu ziren 1965. urtean eta antolatzaileen esanetan, asmo berari heltzen diote gaur egun ere. Errespetua eta aniztasuna oinarri hartuta, taldean bizitzeko esperientziaz gozatu ahalko dute izena ematen dutenek. Mendialdeetan kokatutako hiru eraikinek “natura gertu-gertuan bizitzeko aukera” eskaintzen dutela, eta haur eta gazteak, “paraje ederren babesean” arituko direla azpimarratu dute arduradunek. Guztira hamaika txanda antolatu dituzte:

 

ABAIGAR

1 Txanda: uztailaren 2tik 16ra (15 egun)

96, 97 eta 98an jaiotakoentzat. 250 euro

2 Txanda: uztailaren 16tik 30era (15 egun)

99 eta 00an jaiotakoentzat. 250 euro

3 Txanda: uztailaren 30etik abuztuaren 9ra (11 egun)

01 eta 02an jaiotakoentzat. 180 euro.

 

BERNEDO

1 Txanda: uztailaren 1etik 15era (15 egun)

01 eta 02an jaiotakoentzat. 250 euro

2-a Txanda: uztailaren 15etik 23ra (9 egun)

03an eta 04an jaiotakoentzat. 140 euro

2-b Txanda: uztailaren 23tik 31ra (9 egun)

03 eta 04an jaiotakoentzat. 140 euro

3 Txanda: uztailaren 31tik abuztuaren 8ra (9 egun)

05 eta 06an jaiotakoentzat. 140 euro

4 Txanda: abuztuaren 8tik 23ra (16 egun)

98, 99 eta 00an jaiotakoentzat. 265 euro

 

GOÑI

1 Txanda: uztailaren 8tik 17ra (10 egun)

05 eta 06an jaiotakoentzat. 160 euro

2 Txanda: uztailaren 17tik 30era (14 egun)

01 eta 02an jaiotakoentzat. 230 euro

3 Txanda: uztailaren 30etik abuztuaren 8ra (10 egun)

03 eta 04an jaiotakoentzat. 160 euro

 

Izena emateko:

www.euskaludalekuak.org

39. postakutxatila, 20.590 Soraluze

943 75 1407 telefonoan (ordutegia: 18:00etatik 20:00ra)

posta@euskaludalekuak.org

Informazio gehiago: