Alkateak hartu zuen hitza aurkezpen ekitaldiari hasiera emateko. Arluziagak adierazi zuen, “herriaren etorkizunaz hausnartzea eta erabakiak hartzea” izango dela prozesuaren helburua, eta, “norbanako eta eragile guztiok, arloz arlo, denok erabakitako norabidean soraluze berreraikitzeko momentu egokia dela”. Gaineratu zuen, “geure historia, nortasuna eta herriaren egungo egoera oinarritzat hartu eta jakintza, ikuspegi zein kultura ezberdinen ekarpenak integratuz” osatu nahi dutela prozesua. Krisiari aurre egiteko eta bizikidetzaren arloan pausoak emateko ere baliagarri izango denaren itxaropena azaldu zuen.
{mosimage}
Ostean, Juan Angel Balbas, Debegesako zuzendariak, eta Oskar Usetxi Gipuzkoako Foru Aldundiko berrikuntza eta ezagutzaren sustapenerako zuzendariak hitzegin zuten. Biek ala biek, herritarren parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuten.
Diagnostikoaren bi aldeak
Jon Aldazabalek eta Ainhoa Unamunok, prozesua dinamizatuko duen MIK -Mondragon Innovation and Knowledge- taldeko tenikariek, prozesuaren garapenaren inguruko azalpenak eman zituzten, eta horrekin batera, azken asteotan elkarrizketatutako herritarrengandik eta Debegesarengandik jasotako datuekin osatu diagnostikoaren berri eman zuten. Diagnostikoak, hainbat datu kezkagarri azaleratu ditu: biztanlegoaren zahartzea – 65 urtetik gorakoak %21,58 dira, Debabarrenean %20,38 -, ongizateko dirulaguntzen premia altua - %9,35 2006an, Debabarrenean %6,01 - , langabeziaren gorakada - %18,5ekoa, bailarako altuena eta Gipuzkoakoa baino 5 puntu altuagaoa-, jarduera ekonomikoaren jeitsiera, eta abar... Euskararen erabileraren beheranzko joera ere adierazle negatiboen artean aipatu da.
{mosimage}
Guztiz bestelakoa da egoera kirola, kultura eta euskalgintza moduko arloetan: gizarte mugimendua bizia da, elkarte asko dago, ekimen asko antolatzen dira (96 ekimen 2010ean) eta azpiegitura arloan ere aurrerapauso nabarmenak izan dira -futbol zelaia, kiroldegia, bidegorria, antzokia...-. Horrekin batera, herri-nortasunari eta herritarren arteko kohesioari dagokionez, gailentzen den prezepzioa oso positiboa da: plaentxiarrok umoretsu, alai eta izaera zabalekotzat dugu geure burua eta aipagarriena da, halaxe ikusten gaituztela inguruko herrietako bizilagun askok ere.
{mosimage}
{mosimage}
Herritarren parte hartzea oinarri
Instituzioetako eta MIKeko ordezkariek behin eta berriz aipatu zuten herritarren parte hartzeak duen garrantzia. Hori dela eta, datozen hilabeteetan garatuko diren arloz arloko hausnarketa saioetan parte hartzeko deia luzatu zieten soraluzetar guztiei.
Aurkezpenari amaiera emateko, antzokian batutakoak taldetan banatu eta aurkeztutako diagnostikoaren inguruan jardun zuten, daturik esanguratsuenak eta etorkizunerako aukerak zein izan daitezkeen identifikatu nahian.
{mosimage}
{mosimage}
Alkarrekin aurkezpena3 from PlaentxiaTB on Vimeo.