Alkarrekin Soraluze Eginez prozesua aurkeztuko dute zapatuan

plaentxia_com 2013ko mar. 13a, 17:51

Aurkezpena goizeko 11etan hasiko da Herriko Antzokian eta irekia izango da edozeinendako. Uztailera bitartean herriko eragile ekonomiko, sozial eta politikoekin garatuko den prozesuaren berri emango du udalak. Irudia: Prozesuaren logoa.

Aurkezpen ekitaldian Hiart Arluziaga Soraluzeko alkateak, Juan Antonio Balbas Debegesako zuzendariak eta Oskar Usetxi Gipuzkoako Diputazioko Berrikuntzaren Sustapeneko zuzendariak berba egingo dute, eta prozesua zertan den azalduko dute MIK enpresakoek: Ainhoa Unamuno eta Jon Aldazabal teknikariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.