Debabarrenako I. Lanbide Heziketa Azoka egingo da Eibarren

plaentxia_com 2013ko mar. 11a, 13:33

Martxoaren 14, 15 eta 16an eskualdean dagoen eskaintza formatiboa aurkeztuko dute Debabarrenako Lanbide Heziketako institutuek eta Ingeniaritzako zentro guztiek Eibarko Armeria Eskolan. Azoka ikasleei, gurasoei, lanean dauden langileei, langabeei eta euren bizitza pertsonala bideratu nahi duten guztiei dago zuzenduta. Irudian: Barixakuan egin zuten aurkezpena, Debegesan.

{mosimage}Ostegunean zabalduko da Abian, Debabarrenako I. Lanbide Heziketa Azoka eta hiru egunez, eskualdeko eskaintza formatiboa ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnak. Zehazki, Debabarrenako Lanbide Heziketako institutuek eta Ingeniaritzako zentro guztiek hartuko dute parte: Armeria Eskolak, BHI Eibar-Ermuak, BHI Mutrikuk, Debako Arte Eskolak, EUITI Eibarrek, Mekak, IMH Makina Erremintaren Institutuak, Eibar eta Ermua - Mallabiko PCPIk eta Tknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak. Debegesak antolatu du aipatu egitasmoa, eskualdeko lanbide heziketako ikastetxe guztiekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika, Kultura Saila eta Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzarekin.

Abian azokak helburu bikoitza du; batetik eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea eta bestetik, Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko lotura estua erakustea. Horretarako, hainbat hitzaldi eta tailer antolatu dituzte Eibarko Armeria Eskolako patioan burutuko direnak, eguen eta barixakuan goiz eta arratsaldez (10:00etatik 14:00ra eta 16:00etatik 19:00ra) eta zapatuan goizez bakarrik (10:00etatik 14:00ra).

 

Egitaraua honakoa da:

MARTXOAK 14, EGUENA

10:00etan, Inaugurazio ekitaldia

 Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debabarrenako udal ordezkari eta enpresak.

10:30ean, Mahai ingurua “Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko harremana”

Parte hartzaileak: Eduardo Zubiaurre (JAZ Zubiaurre), Jesus Astigarraga (Danobat), Julian Hernando (TVA eta ACICAEko lehendakaria), Eduardo Gonzalez (Mendaroko Ospitaleko zuzendaria), Mercedes Zulueta (Apel) eta Iñigo Perez (EPC).

16:00etan, Marka pertsonala lantzeko tailerra “Zorionez zure etorkizuna zure esku dago”

Grupo Bentasen eskutik

17:00etatik 18:00ra, Hitzaldia “Lanbide Heziketaren sistema integratua”

Gloria Gonzalez, Lanbideren eskutik

17:30ean Tailerra “Zer irudi ematen ari naiz interneten?”

Miguel Fernandez, Mondragon Unibertsitatearen eskutik

 

MARTXOAK 15, BARIXAKUA

10:00etatik 11:00ra, Ekintzailetasun tailerra “Nola sortu zure enpresa propioa

Vanesa Hortas, Debegesako Teknikaria

10:00etan, tailerra “Marketin pertsonala”

Grupo Bentas

12:00etatik 13:00ra Ekintzailetasun tailerra “ Nola sortu zure enpresa propioa”

Vanesa Hortas, Debegesako Teknikaria

12:00etan Tailerra “Interneten enplegua bilatzeko tresnak”

Miguel Fernandez, Mondragon Unibertsitatea

MARTXOAK 16, ZAPATUA

10:00etatik 11:00ra, Gurasoentzako coaching saioa

“Seme-alabei beraien etorkizunari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko lanabesak”

INCRESS-IMH

 

Izen ematea Debegesan

Oro har Lanbide Heziketan interesa duten herritar guztiei zuzenduta dago azoka, bereziki, ikasleei, gurasoei, lanean dauden langileei, langabeei eta auren bizitza pertsonala bideratu nahi duten guztiei. Parte hartzea doakoa izango da baina, izen ematea aurrez egitea eskatu dute antolatzaileek, Debegesan bertan (943 820110) edo pymes@debegesa.com helbidean.

Sare Sozialean ere badu presentzia Abian azokak. Hala, facebook-en orrialdea du dagoeneko (facebook.con/AbianAzokaDebabarrena) eta Twitterren ere azokaren berri izango dute erabiltzaileek (@AbianAzoka).