Elgoibartarren Euskara Elkarteak 50 urte bete ditu. Zorionak Soraluzetik!!!

plaentxia_com 2013ko mar. 8a, 13:22

Elgoibarko Izarrak mende erdia bete du eta ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatuko ditu aurten. Datorren zapatuko herri-bazkaria antolatzeko Plaentxiarroi laguntza eskatu digute. Pil-pileanetik bagoaz, bazatoz? Irudia: Urteurreneko ekitaldien aurkezpena.

Urte osoko programazioa aurkezteko aprobetxatu zuten atzoko aurkezpena, eta bereziki datorren martxoaren 15 eta 16ko astebururako antolatutako Merezi zaban! asteburu berezia aipatu zuten.

Merezi zaban! asteburua (Maalako karpan)

OSTIRALA, martxoak 15

20:00 Ekitaldi nagusia Herriko Antzokian

21:30 Karparen irekiera

21:45 Afari-luntxa (doan)

22:30 Etxekoen goxotasuna: kantuz girotuko dugu afalostea

LARUNBATA, martxoak 16

13:30 Erakusketa gidatua

14:30 Bazkari herrikoia (helduen eta umeen menua)*

15:30 Umeen ginkana: Elgoibarko Izarra ezagutuz

18:00-20:00 Ezten giro! erromeria

21:00-22:30 Bokatak

23:00 Xabier Solano eta DZ (Esne Beltza)

*Bazkariko tiketak erosteko: Elgoibarko Izarraren bulegoan, BARRENen edo internet bidez hemen. Azken eguna: martxoak 8.