Ediren Osasun Kooperatibak dinamizatuko ditu saioak. Aurkezpenean Susana Martinez Iza teknikariak aurreratu zuenez, “ez dira eskolak izango, pentsatzeko eta gurasoen artean ideiak elkarbanatzeko saioak baizik”. Saioetan, eguneroko bizimoduko gertaerak hartuko dituzte adibidetzat eta “etxeko harremanetan normala bihurtu dena askotan ez dela osasungarriena” konturatzea izango da helburuetako bat.
{mosimage}
Formazio-programa 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoengana bideratuta dagoela adierazi arren, edozein adinetako gurasoak eta guraso ez diren pertsonak ere parte hartu dezaketela azaldu zuen.
{mosimage}