Bederatzi soraluzetar Lilatoian

plaentxia_com 2013ko mar. 5a, 11:51

Domekan jokatu zen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen den Lilatoi herri lasterketa. Antolatzaileen ustez, inoizko lasterketarik jendetsuena izan da aurtengoa. Guztira 3000 emakumek egin zuten gizonezkoen eta emakumekoen arteko parekidetasunaren alde korrika,  tartean, bederatzi soraluzetarrek. 

{mosimage}Domekan Lilatoia  emakumeentzako herri lasterketa egin zen Donostiako kaleetan zehar.  Antolatzaileen ustez inoizko lasterketarik jendetsuena izan da aurtengoa; guztira 3000 emakumek hartu dute parte. Gainera, eguraldi eguzkitsua izan zuten lagun eta asko izan ziren gizonezkoen eta emakumezkoen arteko parekidetasunaren alde burutzen den lasterketa animatzera  hurbildu zirenak. Soraluzetik ere bederatzi izan dira 24.edizio honetan parte hartzera animatu direnak. Herriko ordezkarien artean, Bakarne Burunzak egin zituen lasterketako bost kilometroak azkarren, 00:27:33an helmugaratuta. Jone Alberdi iritsi zen bere atzetik 00:28:01ko denbora eginda eta Irati Iñurrieta  sailkatu zen hirugarren, 00:28:01ko denboran.

 

Hemen soraluzetarren denborak:

Bakarne Burunza   00:27:33 
Jone Alberdi  00:28:01
Irati Iñurrieta       00:28:01
Iosune Casares  00:28:08
Iosune Latasa      00:32:25
Amaia Agirre  00:35:16
Ainara Astigarraga  00:35:45
Edurne Fariñas  00:35:45
Ainhoa Hernaez  00:36:08