Rascon eta Ariznabarreta “Media maraton del camino” lasterketa errioxarrean

plaentxia_com 2013ko mar. 4a, 15:14

David Rascon eta Gonzalo Ariznabarretak Najeran hasi eta Santo Domingo de la Calzadan amaitzen den maratoi erdian hartu dute parte. Rascon 28. sailkatu da 1:27:45-ko denbora eginda. Ariznabarreta, 1:40:58-ko denbora egin eta 185. postuan helmugaratu da. Irudian: Iaz Inaki Ruizen omenez egin zuen antxintxika

Najeran hasi eta Santo Domingo de la Calzadan amaitzen den lasterketako 5.edizioan 1020 korrikalarik lortu zuten helmugaratzea, tartean bi soraluzetarrek: David Rascon eta Gonzalo Ariznabarretak. Lehenengoa, 1:27:45-ko denbora eginda 28. postuan sailkatu zen. Ariznabarretak hamairu minutu gehiago behar izan zituen lasterketa bukatzeko eta 1:40:58-ko denboran, 185. postuan sailkatu zen. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.