{mosimage}Otsailean herriko gune autogestionatua ekimenez lepo beteta egon bada ere, hilabetea “konturatu gabe” pasatu zaiela aipatu dute asanbladako kideek. Naiara Kortabarriak eskainitako euskal dantza ikastaroarekin ekin zioten hilabeteko eskaintza plazaratzeari eta dantza saiookin asko izan dira oinak fandango eta arin-arinaren erritmora mugitzen ikasi dutenak. Ez horrek bakarrik, banangoa, zazpi jausia, iturri, polka… ere ezagutu dituzte.
{mosimage}Talde izaera lantzeko asmoz, asanbladako kideek burututako Gestalt terapia “zoragarri” moduan baloratu dute. Terapia honek norbanakoaren sentimenduak taldearekin elkarbanatzeko zenbait baliabide eskaintzen ditu eta azaldu dutenez, talde-lana sustatzeko ere oso baliagarri suertatu zaie.
{mosimage}Aratosteetan “lotsak etxean lagata” herritar ugari ibili omen da herriko gune autogestionatuan eta bereziki “Udazken Lanbroen” Soraluzeko gazteen musika taldeak eskainitako kontzertua azpimarratu nahi izan dute. “Arrakastatsua izan zen oso, eta herritar ugari gerturatu zen gaztetxera; giro paregabea izan zen bai zapatu zein martitzenean”.
{mosimage}Honetaz gain, hileko azken barixakuetan burutzen duten Tripa Festa afari begetarianoen eskaintza azpimarratu nahi izan dute, geroz eta herritar gehiago batzen omen da eta afariotara.
Martxoan herria aztertzen
{mosimage}Martxoaren 26ra bitartean asko dira gaztetxean ikusi, entzun edo gozatu daitezkeen ekimenak. Korrika hilaren 20an pasako da Soraluzetik eta “euskerari auzpua emateko” asmoz, bertan parte hartzeko deia egin dute asanbladako kideek. Gainera, korrika kulturalaren barruan kontzertuak, bertso klown emanaldia eta film laburrak antolatu dituzte. Krisiak Soraluzeko lantegietan izandako eragina ezagutzeko aukera eskainiko dute bertatik bertara, herriko sindikatu, langile eta eragileen eskutik. “Egoera latz honi irtenbidea emateko alternatiba ezberdinak daudela ikusteko aukera ere izango da, antolatu ditugun hitzaldi, mahai inguru, bideo emanaldi eta abarretan”.
Eta hilabeteko eskaintza borobiltzeko Jai Kontrartistikoa antolatu dute martxoaren 22rako. “Norberak sortutako arteaz gozatzeko” helburuarekin antolatutako jaia izango da aipatutakoa. Izenak egoki adierazten duen moduan, festa honetan herritar guztiek sormenarekiko dituzten abileziak taularatu nahi dituzte. Dantzaldiak, bakarrizketak, antzerkiak, musika emanaldiak, txisteak, kontakizunak… espresio mota oro onartuko dituzte, beti ere, “lotsak alde batera lagata” eta “artea zer den kolokan ipintzeko” helburuak bultzatuta prestatzen direnak. Parte hartzaileei egindakoaz gozatzeko eskatu nahi diete, sormena “esperimenatatu, sentitu, trasnmititu eta aldarrikatu” dezaten. Izen ematea gaztetxean bertan egin behar da edo soraluzekogaztetxia@hotmail.es helbidean, martxoaren 11 baino lehen.
Hemen promozio bideoa:
Dutxa azpiko saioak (Soraluzeko Gaztetxea) from PlaentxiaTB on Vimeo.