Sagardotegirako izen-ematea domekan itxiko da

plaentxia_com 2013ko mar. 1a, 15:08
Martxoaren 9rako antolatu du Pil-pileanak Oiarbide sagardotegira irteera. Izen-ematea domeka (martxoak 3) baino lehen egin behar da, Arrano, Gaztelupe edo Pil-pileanean (943 751304 edo euskara@pilpilean.com). 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Martxoaren 9an, zapatua, egingo dute Oiarbide sagardotegira irteera. Autobusa, eguerdiko 12:30ean abiatuko da Estaziño kaletik eta iluntzeko 21:00etan bueltatuko dira herrira. Sagardotegiko menua jango dute bertaratutakoek, trikitilariek alaitutako giroan, eta antolatzaileen "zoragarri" pasatuko dutela aurreratu dute. Txartelek 35 euro balioko dute bazkideentzat eta 40 euro bazkide ez direnentzat, bazkaria eta autobusa barne. Izen-ematea domeka honetan itxiko da; tiketak ohiko lekuetan daude salgai: Arrano, Gaztelupe edo Pil-pileanean (943 751304 edo euskara@pilpilean.com). 
 
- Baina, azken egunak dia ala?

- Azken egunak, zetako?

- Jo, ba Pil Pileaneko sagardotegixan izena emoteko...

- Egixaaaaa! Ene eneeeedomekan dala azken eguna.

- Ta nun dao aukeria, izena emoteko?


Joe, ta prezio horretan autobusa bebai! Oiarbide sagardotegira omen goiaz, itxura ona daka, bai!!

- 12.30etan alkartuko gara ba orduan martxuan 9xan, estaziñuan, ezta??

- Hala da! Segi ondo ba bittartian eta gogotsu etorri!
Arrano, Gaztelupe eta Pil Pileanen35€ bazkidek eta 40€ gainontzekuak.