Laburbira film laburren zirkuitoa Soraluzetik pasatuko da

plaentxia_com 2013ko mar. 1a, 13:11

Martxoaren 10ean, 18:30ean zinea euskaraz gozatzeko zortzi film labur proiektatuko dituzte Gaztetxean. Ordu eta laurden inguruko emanaldian, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak aurkeztuko dira. Sarrera doakoa. Ikusi zerrenda!

 

 

 

 

 

Euskaraz ekoizturako zortzi film labur ekarriko ditu Soraluzera, martxoaren 10ean, Laburbiraren X. edizioak. Ibilbide luzeko egileen eta egile berrien lanak ezagutarazteko aukera izango dute Gaztetxera hurbiltzen direnak, eta gainera, Asier Sustaetak “Oinaze Egoitzak” filmaren zuzendarietako batek, film baten grabazioa zertan dantzan aurkeztuko die ikusleei. Emanaldiak ordu eta laurden inguruko iraupena izango du eta sarrera doakoa izango da.

Egileen zerrenda eta filmetako sinopsiak hemen: