Egoitzako
langile batek azaldutakoaren arabera, “langileen duintasuna” eta “lan baldintza
egokiak” bermatzea du helburu sektore honek aldarrikatzen duen eskualdeko hitzarmenak.
Besteak beste, bajak %100ean kobratzea eta soldatak %2,6a igotzea jasotzen du. Espainiako
gobernuak aldiz estatu mailako lan erreforma aplikatu nahi die nagusien
egoitzetako langileei. Horrek, uztailetik aurrera hileko soldatan 400 euroko
jeitsiera ekarriko lieke eta urtean 200 orduz gehiagoz aritu beharra.
Greba gaur hasi
eta barixakura arte luzatuko dute, bitartean, gutxieneko zerbitzuak finkatu
ditu Eusko Jaurlaritzak (nagusiak jaikitzeko eta oheratzeko, elikatzeko eta
sendagaiak emateko, garbiketa pertsonalerako…) besteak beste.