{mosimage}Barixakuan (martxoak 1) Tooth eta
Herstura musika taldeen emanaldiak emango dio hasiera martxoaren 25era arte luzatuko
den egitarauari. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira, gaztetxean.
Zapaturako (martxoak 2) egun osoko plana zehaztu dute: Deba-Mutriku mendi ibilaldia. Goizeko 9:00etan Estaziño Kaletik autoz abiatuko dira eta Debako Casa Campon egingo dute lehen geldialdia. Bertan, eskualdeko gainontzeko mendizaleekin batu eta Garbiñe Aizpuruaren azalpenak entzun eta gero, Mutrikuko fosilen museoa bisitatuko dute. Kalbarixon mokadua jateko tartea hartuta emango diote bukaera bi orduko ibilbideari. Antolatzaileek ibilaldi erreza izango dela aurreratu dute, 4-5 urtetik goragoko umeekin egiteko modukoa. Izena ematea euskara@pilpilean.com helbidean edo 943 751304 telefonora deituta egin behar da.
Korrika Kulturala 2013
{mosimage}
Martxoak
1, barixakua: Tooth eta Hersturaren kontzertuak. 22:00etan Gaztetxean.
Martxoak
2, zapatua: Mendi irteera Deba-Mutriku. (Eman izena!)
Martxoak
9, zapatua: Sagardotegira irteera Pil-pileanekin. (Eman izena!)
Martxoak
10, domeka: Laburbirak. 18:30ean Gaztetxean.
Martxoak
13, eguaztena: Udaberri kontzertua. 19:00etan Herriko Antzokian.
Martxoak
15, barixakua: Bertso-klown. 22:00etan Gaztetxean.
Martxoak
16, zapatua: Mural margoketa parte hartzailea. Goizean.
Martxoak
20, eguaztena: KORRIKA SORALUZETIK. 19:00etan Maltzatik.
- 16:00etan
Korrika Txikia.
- 16:30etan
Haur eta gaztetxoendako txokoak.
- 18.00etan
Ekitaldi parte hartzailea
Martxoak
23, zapatua: Txuri-urdinen X. Urteurrena eta II. Kale-dantza Eguna.
Martxoak 24,
domeka: Korrikaren amaiera Baionan (Autobusa egongo da!).
Martxoak 25, astelehena: “Bertsolaritza, begirada feminista bat”. Uxue Alberdirekin solasaldia. 18.30ean Zine Aretoan.
Izen-emateak eta informazio gehiago: euskara@pilpilean.com edo 943 751304 (Pil-pilean)