Ehunetik gora herritar batu ziren barixakuko elkarretaratzean

plaentxia_com 2013ko otsailaren 26a

Soraluze Futbol Taldeko zuzendaritzako kideek eta zenbait jokalarik egin zuten deialdia. Ehun eta hogei lagun inguru batu ziren "Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira" lemapean. Irudia: Elkarretaratzea Plaza Zaharrean.

 
2013ko plangitza adosteko eta martxoaren 20an 197/2006 doktrinarekiko Estrasburgon epaia jakingo dela eta, herrian zer antolatu erabakitzeko, Herrirak martxoaren 1ean  18:30ean Zinean egingo den herri bilgunean parte hartzeko deialdia zabaldu dute.
 
{mosimage} 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.