Sorako Preferenteek mendean hartu dute Beasain

plaentxia_com 2013ko ots. 26a, 13:49

Eguraldi hotzari aurre eginez nahiko fin ibili dira Sorako taldeak azken jardunaldian. Erregional Preferenteak garaipena lortu du Beasainen aurka (3-1). Erregionalak bana berdindu du sailkapeneko liderra den Eibartarrak-ekin eta Jubenilek mendean hartu zuten Eibartarrak “B” (3-0). Infantilen norgehiagokak bertan behera elurragatik
 

ERREGIONAL PREFERENETEAK hiru puntuak eskuratu zituen zapatuan, Beasaini 3-1 garaitu eta gero. Sora zazpigarrena da sailkapenean, 32 puntu batuta. Hurrengo lehia Antzuolarren aurka jokatu beharko dute, partidu gogorra izango da seguru, Antzola taldeko liderra da 43 punturekin.

 

Kopako ligan berdinketa garrantzitsua lortu zuten ERREGIONALEK, 1-1 berdindu zuten taldeko liderra den Eibartarrak taldearen aurka. Ikasberriren kontra lehiatuko dira asteburuan. Talde azpeitiarra ondo kokatuta dago sailkapenean, 8 punturekin hirugarrena da zerrendan. Sora bi postu beherago dago, 5 punturekin taldeko bosgarrena da.

 

Kopako azken jardunaldia ondo joan da JUBENILENTZAT ere. Eibartarrak “B” 3-0 garaitu eta gero, sailkapenean laugarrenak dira 7 punturekin. Unben jokatuko dute datorren asteburuan jardunaldi honetako itzulia. Eibartarrak “B” bosgarrena da zerrendan, 6 puntu batuta.

 

KADETE MUTILAK sailkapeneko behekaldetik irten ezinda daude. Azken lehia galdu egin dute, Ikasberriren aurka (2-1). Datorren asteburuan, gainera, ez dute partida erreza izango; taldeko lidertzan dagoen Zestoa hartuko dute Ezozin. Sora 3 punturekin azkenurrena da zerrendan.

 

KADETEEN NESKEN TALDEARENTZAT ez da batere asteburu gozoa izan. Vasconiaren zelaian jokatu zuten eta 4-0 galduta, esku hutsik itzuli ziren etxera. Momentuz azkenak dira zerrendan, 0 punturekin. Datorren asteburuan Santo Tomas Luberri hartuko dute Ezozin.

 

Andreu eta Aldapek Finalerdietarako pasea lortu dute

Barixakuan Azpeitiko ordezkariei 22-19 irabazi eta gero, Euskal Herriko Ligako ligaxkan finalerdiak jokatzeko pasea lortu dute Andreuk eta Aldapek. Datorren barixakuan (martxoak 1) Maeztun jokatuko dute lehen norgehiagoka, iluntzeko 19:30ean bertako ordezkarien kontra. Santamaria eta Kortabarria Jubenil mailako bikoteak 22-2 galdu zuen Zegamako ordezkarien kontra. Denboraleagatik, Infantil eta Alebinen mailako norgehiagokak bertan behera laga zituzten.