Herriko hezkuntza-komunitatearen barruan gogoeta bultzatzeko helburuarekin, Udaleko Hezkuntza Batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Gaurko Zine Foruma izango da lehenengo ekimena. Hurrengo hitzordua berriz datorren martitzenean bertan izango da. “Hezkuntza plazara” izenburupean mahaingurua egingo da Herriko Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, ikastetxeko eta istitutuko ordezkariekin batera, irakasleen sindikatuko ordezkariak, eta guraso eta ikasleek ere parte hartuko dute hizlari moduan.
Guraso-eskolak martxotik aurrera
Martxoa, apirila eta maiatzean zehar, 6-12 urte bitarteko umeak dituzte gurasoendako eskola-saioak antolatu dituzte. Asmoa da, “kezka, estutasun eta zalantzak elkarrekin hausnartzeko espazio konpartitu bat eskaintzea, profesional adituen aholkularitzarekin”. Guztira sei saio eskainiko dira: “Zer da haztea? Gurasoengandik askatzeko prozesua” (martxoak 14), “Mugak eta espazioak” (martxoak 21), “Autoritatea eta arauak” (apirilak 11), “Zer da pubertaroa? Gurasoen papera” (apirilak 18), “Berdinen arteko harremanak” (apirilak 25) eta “Etxerako lanak: betiko eztabaidagaia” (maiatzak 9). Hain zuzen, proiektu osoari buruzko informazioa eman eta interesdunen zalantzak argitzeko, informazio-saio bat antolatu du Udaleko Hezkuntza Batzordeak martxoaren 5erako. Arratsaldeko 7etan izango da, Herriko Antzokian.