14.000 euro batu dira herrian Mbayeren familiari laguntzeko

plaentxia_com 2013ko ots. 19a, 11:33

Elgoibar eta Eibarren ere egin dituzte diru-bilketak eta 17.000 euro inguru batu dira guztira. Atzoko bileran, diru hori guztia familiari bideratzea erabaki zen, hilero 250 euro inguruko transferentziak eginda. Irudia: Ndank elkartekoak eta Mbayeren anaia.

{mosimage} 

Datozen bost urteetan zehar andreari eta hiru seme-alabei laguntza bideratuko zaie. Hori dela eta, prozesua kudeatu eta gaiari behar bezalako jarraipena egiteko, herritarrez osatutako Jarraipen Batzordea eratu dute (Udaleko ordezkaria ere bertan izango da). Datorren hilean Ndank-Ndank elkartekoek Senegalera egingo duten bidaiaren ostean batuko dira, hartu beharreko erabakiak hartu eta herrian informazioa zabaltzeko.

{mosimage}

Elkartasunezko ekimenean parte hartu duten herritar guztiei eskerrak emanez amaitu zuten bilera. Guztiak ere Soraluzen sortu den elkartasun mugimenduaren handitasuna nabarmendu zuten.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.