ERREGIONAL PREFERENTEAK 0-2 irabazi dio Zumaiako taldeari. Datorren asteburuan Beasain hartuko du Ezozin. Sailkapenean behera egin ez baina erdialdetik irten ezinda dabil Preferentea, 29 punturekin zazpigarrena da zerrendan. Beasain hamabosgarrena da 17 puntu batuta.
ERREGIONALAK deskantsua izan du asteburuan eta datorrenean sailkapeneko lidertzan dagoen Eibartarrak taldea hartuko du Ezozin. Partida gogorra izango dela dirudi eta irabazteko zaleen animoak ere beharko dituzte. Eibarko taldeak 10 puntu ditu, Sora sailkapeneko bosgarrena da 4 puntu batuta.
JUBENILEK 2-3 irabazi dute Arizmendiren zelaian. Datorren asteburuan Eibartarrak-en kontra neurtu beharko dituzte indarrak. Jubeniletan ere 10 punturekin talde eibartarra dago sailkapeneko lidertzan. Sora seigarrena da, 4 puntu batuta.
KADETEEN MUTILEN taldeak ezin izan zuen Mutriku mendean hartu eta 2-4 galdu egin zuen. Ikasberriren berdegunean jokatuko dute datorren asteburuan. Talde azpeitiarra hirugarrena da sailkapenean 8 puntu batuta. Sora azkena da zerrendan, 3 punturekin.
KADETEEN NESKEN taldeak Allerru hartu zuen Ezozin baina etxean jakotzeak ez zien askorik lagundu eta golik egin gabe 0-2 bukatu zen norgehiagoka. Vasconia izango dute aurkari datorren asteburuan. Oraindik markagailua estreinatu gabe du Kadeteen Nesken taldeak, azkena da sailkapenean, punturik gabe. Vasconia bosgarrena da zerrendan 2 puntu batuta.
INFANTIL MUTILEN taldeak gol sorta ederra jaso zuen Zestoan, 5-2 bukatu zen norgehiagoka. Hala ere sailkapenean postu ona mantentzen jarraitzen du, 24 punturekin zerrendako laugarrena da. Datorren asteburuan San Patricioren zelaian neurtu beharko dituzte indarrak.
NESKEN INFANTIL taldeak Ligako azken partida jokatu du asteburuan. Azkoitiako Anaitasuna taldeak 6 gol egin zizkion, berak ordea, bat ere ez; 6-0 bukatu zen norgehiagoka. Hilaren 24an goizeko 11:30ean izango dute Kopako lehen norgehiagoka Mutrikun, bertako taldearen kontra.
Emaitza bikainak pelotan
{mosimage}Soraluze
Pelota Klubeko pilotariak aldiz fin ibili dira asteburuan. Alebinetan Gallastegik eta Urkirik binakakoan
jokatu zuten eta baita ondo jokatu ere, 16-8 irabazi zieten Tolosako
ordezkariei. Tajuelok eta Fernandezek Debako bikotearen kontra izan zuten binakako
lehia eta 18-4 irabazi zuten.
Santamaria eta Kortaberria Jubeniletako bikoteak 22-7ko aldeaz irabazi zion Urretxuko bikoteari eta Nagusietan, Andreuk eta Aldapek Andueza eta Iparragirreren aurka neurtu behar zituzten indarrak baina soraluzetarrak 0-1 irabazten zihoazela Azkoitiko Andueza pilotariak belaunetan min hartu zuen eta bertan behera geratu zen norgehiagoka. Hortaz, 22 tantoak soraluzetarrentzat izan ziren.