Mdayerenganako elkartasun olatuak ez dauka etenik herrian

plaentxia_com 2013ko ots. 14a, 14:24

Dagoeneko 8.000 euro baino gehiago batu dituzte elkartasun-bonoen bitartez. Elgoibarren eta Bergaran ere dirua biltzen dihardute. Ndnk Ndnk elkartetik jakinarazi digutenez, gorpua Senegalera bidean da.Irudia: Goizean elkartasun-bonoak saltzen.

 
Gaur arratsaldeko 19:00etan udaletxean batuko dira Soraluzeko eta Elgoibarko herri-ekimenetako, udaleko eta Bergarako Ndan Ndank elkarteko zenbait ordezkari. Egindakoaren balorazio bat egin eta aurrerantzean egin beharreko kudeaketa elkarrekin adosteko. Astelehenean arratsaldean 19:00etan Zinean egingo den herri-asanbladan aurkeztuko dira proposamenak, eta bertan hartuko dira erabakiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.