Mozorro originalak eta dantzaldi paregabeak aurtengo playback lehiaketan

plaentxia_com 2013ko ots. 12a, 18:13


Maila bikaina erakutsi zuten atzo udalak antolatutako playback lehiaketan parte hartu zuten bost taldeek. Mozorro originalak gertatzeko eta dantzarako dituzten abileziak ikusgai jarri zituzten eta aipatzeko da denek eraman zituztela sariak etxera. Lehen postuan “Hezkuntza eskuetan” sailkatu zen, bigarren “Piruletadun neskak”, hirugarren “Galaktikoak”, laugarren “Basapiztiak” eta bosgarren “Pirata alferrak”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.