165 lagun Embairenganako elkartasun ekimeneko lehenengo bileran

plaentxia_com 2013ko ots. 12a, 10:18

Gaur bertan, 10 euroko 1.000 bonolaguntza jarriko dituzte salgai. Kontzejupean banatuko dituzte arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Helburua da, 10.000 euro jasotzea. Datorren astelehenean batuko dira berriz, diru-bilketaren balorazioa egin eta dirua zela bideratu erabakitzeko. Irudia: asistentzia ikusgarria izan zen.

 

Kontu korronte zenbaki bat ere jarri dute ekarpenak jasotzeko: 3035-0004-90-0040022549 (Euskadiko Kutxa). Dagoeneko 2.300 euro jaso dituzte, atzoko bileran batutako jendeak egindako ekarpenekin.

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.