Ndiaye (Enbai) senegaldarraren familiari laguntzeko ekimena

plaentxia_com 2013ko ots. 8a, 15:08

Herritar talde batek, zendu berri den senegaldarraren familiari laguntzeko ekimena jarriko du martxan. Horretarako, bilera zabala deitu dute datorren astelehenean arratsaldeko 19:00etan, Zinean. Irudia: Enbai eta bere semea.

Atzo, zorabioak jo eta konortea galduta eraman zuten Ndiaye Donostiako erietxera. Gaur goizaldera hil egin da. Ndiaye, andrea eta hiru seme-alaba laga ditu Senegalen. Datozen egunetan gorpua Senegalera eramango dute. Ndiaye oso pertsona estimatua zen herrian, eta ezaguna, kaleko saltzailea zelako. Horregatik, bere ezusteko heriotzak atsekabe handia sortu du herritarren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.