Euskal dantzen ikastaroa eta Jai Kontrartiskoa iragarri ditu Gaztetxeak

plaentxia_com 2013ko ots. 8a, 10:13

Dantza ikastaroa otsaileko martitzen eta eguaztenetan egingo da, gureak diren dantzak ikasi eta jaietan praktikara eramateko asmoarekin. Jai Kontrartistikoa berriz, martxoaren 22an egingo dute eta "norberak sortutako arteaz gozatzea" izango da helburua. Irudia: Dantza ikastaroa iragartzeko kartela.

 
Jai kontrartistikoaren harira Gaztetxeak kaleratutako idatzia:

Dutxa azpiko saioak ez al dira artea?

Nork esaten dizu artea saltzen dena dela? Zerk bereizten du artea, artisautza, kultura, ohitura, etab. Zure pentsaerak, sentimenduak, nahiak eta trebetasunak adierazteko balio dizun edozer izan daiteke “artea”.

Oro har, aldarrikatu izan dugu gaztetxea esperimentazioa eta sormena lantzeko gune bat dela, baina, aisialdia eskaintzeko orduan “profesionaltzat” hartzen ditugunak bilatu izan ditugu.

Egun bakarra izan arren, egokia iruditzen zaigu gure hitzak praktikara eramatea. Lotsak baztertuz, eta artea zer den kolokan ipiniz, zuk zeuk egindakoaz gozatu, sentitu, esperimentatu, trasmititu, aldarrikatu...

Kulturak ez dauka preziorik. Kultura ez litzateke aberastasuna lortzeko tresna izan behar. Artearekin espekulatzea (SGAE, KulturBonoa, Kultur Sailen kudeaketa) onartzen ez dugulako, gu geurea egiten saiatzen gara. “Artea” norberak bere barrutik ateratzen baitu. Ez da objetiboa, ez du preziorik ezta profesionaltasunik. Horregatik, martxoak 22, barixakua, Jai KontrArtistikoa antolatu dugu, denon artean “zerbait” sortu dezakegulakoan.

 Soraluzeko Gazteria