Pelota partidak gaur Arane kiroldegian

plaentxia_com 2013ko ots. 1a, 13:24

Soraluzeko Pilota Klubak lagunarteko norgehiagoka antolatu du gaur gauerako. Infantil mailako Markel Fernandez eta Ibai Tajuelo, Alebin mailako Julen Gallastegi eta Iker Urkiriren kontra lehiatuko dira. Jarraian, Udaberri Ligan lehiatzen diharduen Santamaria eta Kortabarria bikoteak, Hernaniko ordezkarien aurka neurtu beharko ditu indarrak. Lehen partida 22:00etan hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.