Mahai-ingurua eta afari begetarianoak barixakuan gaztetxean

plaentxia_com 2013ko urt. 23a, 22:01

Soraluzeko gazteriak indarberriturik ekin dio urteko plangintza antolatzeari. Barixakuan “Feminismoak eta instituzioak: harremanak eta gatazkak” solasaldia burutuko dute, Kattalin Minerrek dinamizatuta. Ondoren, otordu begetarianoak eskainiko dituzte. Otsailerako berriz kontzertuak eta euskal dantza ikastaroa antolatu dituzte. Ikusi Goñiko topaketako argazkiak!  

Herriko gune autogestionatuaren iragana izan zuten gogoan eta etorkizunean egin beharreko bideaz hausnartu zuten, aurreko asteburuan, Goñiko topaketan parte hartu zuten hogei lagunek. Bertan landutakoa herritarrekin partekatzeko gogoa erakutsi dute eta datozen egunetan burutuko diren eztabaidetan parte hartzera animatu nahi dituzte. Hemen Soraluzeko gazteriak idatzitako kronika eta asteburuko argazkiak!

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GOÑIKO TOPAKETAK

Aurreko astean jakinarazi dogun bezela, Soraluzeko 20 lagunek asteburu zoragarri bat pasatu dogu Goñin. Bertako hotzak ez dau lortu gaztetxeko topaketak geldiarazterik eta sutondoan oso gustora eruan dittugu aurrera eztabaida eta tertuliak.

Barixakuan, Goñiko udalekuen proiektuaren barri izan ostian, asteburuko aurkezpena egin genduan eta urrian egin zan gaztetxeko azken hamar urteen balorazioari errepaso bat emon zotsagun. Afalostean berriz, giro zoragarrian, mozorroak jantzi eta bideo bat grabatu genduan eta barre asko eta asko egin ondoren lotara juan ginan goxo-goxo.

Zapatuari goizian goiz ekin zotsagun. Asmoa, azken urte honetako balorazio bat egitia zan eta lantaldetan banaturik bazkalordurarte izan ginan batuta, tartean noski hamabiterdietako eder batez disfrutatu genduan. Eztabaida guztiak komunian jarri eta gero, bazkaldu ein genduan, arratsaldian Soraluzeko Gazteriaren helburu eta eta kontraesan nagusiak eztabaidatu asmoz. Oso arratsalde interesgarria bizi izan genduan, bakoitzak bere iritzia emon eta eztabaidatu ondoren adostasun batzutara behintzat iritsiz. Afalostean berriz azken urteotan egin izan dittugun ekintza ezberdinetako argazki eta bideoez disfrutatu genduan.

Hurrengo egunian, aurrez aipaturiko puntu guztiak kontutan hartuta, antolaketari zegokion gaia landu genduan; nola koordinatu lan talde ezberdinak, asanblearen funtzioak… nahiz eta eztabaida zabalik geratu zan, adostasun minimo batzuk lortu genduzen. Bazkari eder bat eta gero, asteburuaren balorazio bat egin genduan eta gainetik aipatu genituen aurrera begira emon beharreko pausoak. Amaitzeko, etxia jaso genduan eta Plaentxira bueltatu ginan pilak ondo kargauta hiru eguneko konbibentziaren ondoren.

Eskerrak eman nahi genizkioke Dorrekoa Kultur Elkarteari, Goñiko etxe zoragarria gurekin konpartitzearren.

Aurrera begira, Goñin jorraturiko gai asko lantzeko asmoa daukagu. Hori, pare bat aste barru izango da eta jakinaren gainean jarriko zaittuztegu nun eta noiz izango dan. Garrantzizkoa pentsatzen jaku ahalik eta soraluzetar gehienek eztabaida hauetan parte hartzea, guztion artean bidea egiteko.

Soraluzeko Gazteria

 

Datozen egunetako egitaraua:

Barixakua, urtarrilak 25:

MAHAINGURUA

“Feminismoak eta instituzioak: harremanak eta gatazkak” Kattalin Minerrek dinamizatuta.

Jarraian, "TRIPAFESTA!" ,otordu begetarianoak eskainiko dituzte.

Otsailak 1, barixakua 22:30ean:

KONTZERTUA

B.C. Bombs eta Screamers Sinners 

Sarrera: 3 euro

Otsailaren 18, 20, 25 eta 27an:

Euskal Dantza ikastaroa

 

Informazio gehiago gaztetxean bertan edo soraluzekogaztetxia@hotmail.es helbidean.