Erreala Vigon ikustera joateko autobusa antolatu dute

plaentxia_com 2013ko urt. 20a, 16:39

Soraluzeko Txuri Urdinak, Donostiako Txirritako Elkartearekin elkarlanean, Erreala Vigon ikustera joateko autobusa antolatu du. Urtarrilaren 25ean, Donostiatik abiatuko dira eta gaua pasatzeko hotela ere erreserbatu dute. Prezioa 75 eurotako da (sarreren prezioa izan ezik). Izen-ematea Txoko kafetegian egin behar da, lehenbailehen.

 

Celta de Vigoren aurka Erreala bertatik bertara jokatzen ikusi nahi duenak datorren asteburuan izango du horretarako aukera. Txuri-urdinek autobusa eta gaua pasatzeko hotela erreserbatu dituzte eta aurreratu dute, bertaratzen direnek sarrera segurtaturik izango dutela. Urtarrilaren 25ean, gabeko 23:15ean abiatuko dira Vigora Donostiako autobus geltokitik. Norgehiagoka arratsaldeko 16:00etan jokatuko da eta gaua hotel batean pasatu ostean, goizean goiz hartuko dute bueltarako autobusa. Irteeraren prezioa (autobusa eta hotela) 75 eurotakoa da. Interesatuek Txoko kafetegian eman beharko dute izena, lehenbailehen.