Aurten haur eta lehen hezkuntzako neska-mutikoek Euskal Aratosteak ospatuko dituzte eta kalera ere aterako dira kalejiran aratusteetako barixakoan. Hain zuzen, “hezkuntza kalera ateratzea” eta “gure historia eta kulturari erreparatzea” dira helburu nagusienetakoak. “Herritarrak hezitzaile bihurtzea” ere sustatu nahi dute: dantza taldeak esaterako inauterietako dantzak erakutsiko ditu ikastetxean.
Egitasmoa “partaidetza eta elkarlanean oinarritutako egitasmo moduan” aurkeztu dute antolatzaileek. Izan ere, hezkuntza, aisialdia, kultura eta euskalgintzako herriko eragileek parte hartu dute egitasmoa osatzen. Besteak beste, Pil Pilean Euskaldunon Elkarteak, Atxolin Guraso Elkarteak, Plaentxia Herri Ikastetxeak, Urrats Dantza Taldeak, Kukumixo Aisialdi Taldeak, Parrandan Ludotekak eta Udaleko Kultura Batzordeak.
Aurkezpena eguaztenean
Horri bide emateko, Herri Aurkezpena egingo dute urtarrilaren 23an 19.00etan herriko Zine Aretoan. Herritar oro gonbidatzen dute, giro goxo eta alaian egingo duten aurkezpenera. Bertan ekimenaren nondik norakoak ematea eta ezkutuko lana kaleratzea da helburua, herriaren proposamenak jasotzearekin batera.
{mosimage}