Udalak ohartarazi du, berriz ere arazoak eragin dituen ur emaria bideratzeko lanak egin barik daudela oraindik. Hala ere, aitortu du, hitzartutako lanetako batzuk egin zirela 2011ko azaroan gertatutako luiziaren osteko hilabeteetan, garbiketak eta euspen-horma esaterako.
Irurekoarekin batera herriko beste hainbat lekutan gertatu dira arazoak, eta udaletxeko brigadako langileek herriko eta baserri-auzoetako ubideak garbitzen jardun omen dute goiz osoan zehar.