140 lagun batu zituen Gureak-ekoen urteroko bazkariak

plaentxia_com 2013ko urt. 15a, 15:43

Zapatuan omendu zituzten bazkari bitartez, Gureak-eko langile eta begiraleak. 140 lagun batu ditu aurtengo ekitaldiak, tartean zenbait soraluzetar. Umore ona izan zen nagusi eta denentzat jan-edana eta opariak ez ziren falta izan. Ikusi bazkalorduan jasotako irudiak!

 

 

{mosimage}Edozer, Bekuak, Dorrepe, Erdi Bana, Urkusu Gain, Jaiki eta Denon Sahatsa Eibarko elkarte gastronomikoak dira Gureak-ekontzat bazkaria egiteaz arduratzen direnak. 1981. urteaz geroztik dihardute urritasun fisiko zein psikikoak dituztenentzat bazkariak antolatzen eta elkarkidetza moduko baloreak sustatzea dute helburu. Patricia Ramos eta Alberto Arana dira, besteak beste, aurtengo ekitaldian parte hartu duten soraluzetarrak. Hemen bazkalorduan jasotako zenbait irudi:

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.