Inauguratu dute gaztetxeko argazki erakusketa

plaentxia_com 2013ko urt. 3a, 21:08
Herriko gazteen sormen lanak ikusgai daude, gaur hasi eta domekara bitartean herriko gune autogestionatuan. Koloretan zein txuri beltzean, hogei bat argazkik osatzen dute aipatu erakusketa. Ikusi argazkietako batzuk!

 

{mosimage}Iazko bide beretik jarraitu eta aurten ere, Hamabostaldi Kulturalaren barruan, argazki erakusketa antolatzea erabaki dute gaztetxeko kideek. Gaur egin dute inaugurazio ekitaldia eta paisaiak, koloreak, lekuak… batzen dituen erakusketa domekara bitartean egongo da zabalik. Nahi duenak argazkiak enkantean hartzeko aukera ere izango du. Eskaintza gaztetxean bertan egin behar da, horretarako espresuki jarri duten ontzian.

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage}